XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMERIKETAKO ANAIEI

Urez haindian, Mexikon, Kalifornian, Kanadan, Nort-Amerikan, Tchilen, Liman, Montebideon, Buenos-Ayres-etan... bizi zareten Eskualdun anaia maiteak, Gure Herriak bihotzez: Agur!.

Zuetaz zer othe diogu hemen? Zer, bereziki Gerla Handiaren ondotik?.

Iragan Burul'ondarrean Argentinoek helarazirik, Baionako eta Mauleko Herriko-etcheetan, miliun erdi bat eman da gerlak jo zituen Eskualduneri, gure auz-aphez guzien aintzinean.

Argentinoek egin dutena, zuetarik hainitzek egin duzue halaber.

Mil'esker orori ezin erranez, huna bederen Argentinoeri egina izan zaioten esker ona.

Zuen adichkide batek eginak kopla hauk, han, Baionan apuñatik errepikatu zituen bertze zuen adichkide batek, Cazenave Hazpandar kantari aiphatuak.

Doazila egun hegaldaka zuen gana, zuen ororentzat, gu guzien amodioaz hampaturik!.